Berrogeialdian eta ondoren, haurrak eta nerabeak hobeto artatzeko lan taldean parte hartu du NGLEk eta sortutako proposamena zabaltzen du.

Mai 5, 2020

Berrogeialdian eta ondoren, haurrak eta nerabeak hobeto artatzeko lan taldean parte hartu du NGLEk eta sortutako proposamena zabaltzen du.

Lanbide ezberdinetako profesionalak elkartu gara lan talde bat osatzeko. Honen helburua haurrei eta nerabeei buruzko gogoeta egitea da, datozen egunei nola aurre egin eta eszenatoki egokia prestatzea izan da gure helburuetako bat. Bilerak eta gogoetak egin ondoren dokumentu batean gure proposamenak idatzi ditugu, hauek zabaltzeko helbuarekin. Proposamen honetan aurki ditzazkezue “normaltasun berrira” itzultzen garenean posible imajinatu dugun eszenatokia eta ekintzak.

Ikuspegi ezberdinak egon dira lan talde honetan (Eskubide Sozialetako arloa, Osasun arloa, Hezkuntza arloa, Gazteri arloa, Gizarte zerbitzuak, 3. sektore soziala) eta hauen balioa erabiliz honako proposamen dokumentoa egin dugu denon artean. Hasieran egindako gogoetei, forma berria eman diogu eta konfinamentuaren bukaerari forma eman nahi izan diogu gure haurrak eta gazteak kontutan hartuz. Oso interesgarria izan da ikuspegi ezberdinen lana. Haurrean duguna egoera berria da eta horretarako ere formula berriak asmatu behar ditugu.