Gizarte Langintzaren Kontseilu Orokorrak eta Gizarte Langintzako Elkargo Ofizialek #EguneroGazarekin, Free Palestine kanpaina abiatu dugu, palestinar herriarekin elkartasun, sentsibilizazio eta salaketa digitaleko espazio gisa.
Profesioaren ikuspegitik badakigu gaur egun sare sozialak funtsezko tresna direla isilik dauden errealitateak bistaratzeko, kontzientzia kritikoa sortzeko eta gizartea mugitzeko. Horregatik, erabaki dugu plataformetan presentzia aktibo eta etengabea izatea, erakutsiz Gizarte Langintza ez dela neutrala injustizien aurrean.
Gizarte Langintzatik altavoz kolektibo bat
Egunero, #EguneroGazarekin bitartez, Gizarte Langintzaren konpromisoa gizabanako eskubideen eta gizarte justiziaren alde islatzen duten argitalpenak partekatuko ditugu. Kanpaina honek narrazio kolektibo bat eraikitzea du helburu, herritarrengana iristeko eta Palestinako sarraskiak ez direla ezkutatu edo normalizatu behar gogorarazteko. Halaber, honako helburu hauek ditu:
- Gazako sarraskia salatzea eta erantzukizun politiko nazioartekoak seinalatzea.
- Palestinar herriaren bakean eta duintasunean bizitzeko eskubidea aldarrikatzea.
- Herritarrak sentsibilizatzea, istorioak, datuak eta testigantzak erakutsiz, kausarekin emozionalki eta arrazionalki konektatzeko.
- Ekintzara deitzea, partekatzera, zabaltzera eta gobernuei neurriak eskatzera gonbidatuz.
Modu horretan, Gizarte Langintza ere digitalki posizionatzen da subjektu politiko eta eraldatzaile gisa, kontzientzia eta presio soziala sortzeko gaitasunarekin.
Gizarte Langintza sarraskiaren aurrean
Gizarte Langintzaren Kode Deontologikoak gogorarazten digu gure profesioa beti gizabanako eskubideen, bakearen eta gizarte justiziaren defentsan egon behar dela. Sarraski baten aurrean isilik geratzea konplizitate mota bat litzateke.
Horregatik, sare sozialetako kanpaina hau ez da keinu sinboliko hutsa: ekintza politiko eta profesionala da, Gizarte Langintzak gizartean duen papera nola ulertzen duen erakusten duena.
- Eskubideen urraketa salatzen dugu.
- Gobernuen ekintza berehalakoa aldarrikatzen dugu.
- Herritarrak sentsibilizatzen ditugu, ez dadin axolagabeak izan.
Laburbilduz, #EguneroGazarekin Gizarte Langintzaren praktika bat da, klabe digitalarekin, gure printzipioekin eta herri zapalduen aldeko gure borroka historikoarekin bat datorrena.