Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofiziala
Elkargoko kide egiteak elkarrekin konektatzeko, elkarren laguntza handiagoarekin lan egiteko eta
batzen gaituen lanbideari geure ekarpena egiteko aukera ematen digu.
Azken Albisteak
Ordutegiaren aguneratzea
Negua iristean, gure ordutegia ere eguneratu dugu. Elkargoa zabalik egongo da astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik...
Udako ordutegiarekin hasiko gara NGLEOan.
Urtero bezala, udako ordutegiarekin hasiko gara ekainaren 17tik (astelehena) irailaren 15era. Ordutegia goizez 09:00etatik 14:00etara izango da....
Kasu praktikoen kurtsoa, sehileko honen azken prestakuntza
Maiatzaren 27an, astelehenean, hasiko da 2024ko lehen seihileko honetarako planifikatutako azken prestakuntza ekintza. ONLINE izango den kasu...
Gizarte Laneko 4. mailako ikasleei harrera (NUP)
Aurten ere Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargoak parte hartu du gaur ostirala, maiatzak 24, NUPek antolatutako ekitaldian. Gizarte Laneko 4....
NGLEOak, bitartekaritza zabaltzen jarraitzen du
Gaur ostirala, maiatzaren 24an, NGLEOko Bitartekaritza Zerbitzuko bi bitartekarik prestakuntza-ekintza bat dinamizatu dute Nafarroako...
2024ko Udako Eskolaren III. Edizioa- “Zaintza-rako Arteak”
Heldu da 2024ko Udako Eskolaren III. edizioa, Gizarte Lanaren Kontseilu Nagusiak antolatua, Galiziako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialarekin...
Ongietorria
Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargoko Gobernu Batzordetik ongi etorria eman nahi dizuegu.
Elkargokide gisa, zuek zarete zatirik garrantzitsuena horrek aurrera egiteko balio dezan, eta gustatuko litzaiguke gure webgunea informazio, baliabide eta tresna gune bat izatea gure praktika profesionala indartzeko eta eguneratuta edukitzea gizarte-lanaren arloko azken berrikuntzei buruz.
Webgunea pertsona guztientzako esparru erabilgarria izan dadin saiatuko gara. Edukia eta funtzionaltasunak etengabe hobetzeko lan egingo dugu, zuen ekarpenak pozik jasko ditugu plataforma hau pertsona guztientzat tresna eraginkorra izan dadin.
Web orria ezagutzera, dauden baliabideak aprobetxatzera eta Gizarte Langintzaren Elkargoarekin konektatuta egotera gonbidatzen zaituztegu. Elkarrekin, elkargokide konprometitu gisa, Gizarte Lanaren sustapenean eta gure lanbidearen eskubide eta interesen defentsan aurrera egiten jarrai dezakegu.
Ongi etorri Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargoaren webgunera!
Adeitasunez,
Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargoko Gobernu Batzordea.
Elkargoa
Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofiziala Zuzenbide Publikoko Korporazioa da, lanbidea ordezkatzen duena eta nortasun juridiko propioa eta helburuak betetzeko gaitasun osoa dituena. Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-eremuan kokatzen da.
Gune honen helburua da komunikazioa eta informazioaren eta ezagutzaren transmisioa hobetzea eta arintzea Elkargoaren eta bertakoak garen profesionalen artean.
Hain zuzen ere, Elkargoaren bizimoduan parte hartzeko, gure eginkizuna zabaltzeko eta elkargokideen eta ordezkatzen dituen erakundearen artean harreman estuagoa izateko beste modu bat da.
Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialaren egitekoa da tresna hau zuen eskura jartzea, lanbide-trukea (iritziak, ikuspegiak, eztabaidak, esperientziak, kezkak, e.a.) errazte aldera. Modu horretan, foroa eta ikastaro, mintegi, biltzar eta abarrei buruzko informazioa, buletina, gure arlo profesionalaren inguruko legeria, enplegu-poltsa nahiz eskatu ahala eta gure aukeren arabera gehitzen joango garen bestelako zerbitzuak agertuko dira bertan.
Soilik gogoratu nahi genuke Elkargoa elkargokide guztiok osatzen dugula eta web gunea baliagarria izango dela zuen erabileraren eta feedback-aren arabera. Beraz, zuen itxaropenak betetzen joatea espero dugu.
Xedea
Ikuspegia
Balioak
Elkargoko kideen eskubide eta interes profesionalak defendatzea.
Sektore publiko eta pribatuekiko lankidetza, gizarte eremua babestu eta sustatzeko.
- Gizarte-eskubideekiko konpromisoa.
- Sektore profesionalak sustatzea.
- Zainketa.
- Profesionalizazioa eta lanbide-nortasuna.
- Erantzukizuna.
- Parte-hartze soziala sustatzea.
- Sareko eta taldeko lana.
- Gardentasuna.
- Berdintasuna.
Gizarte Langilearen lanbidearen Kode Deontologikoa gure jardunaren erreferentea da, eta gizarte-langileen eta elkargoaren konpromiso etikoa definitzen du.
Nor gara
Elkargoa honako hauek osatzen dute:
Batzordeko kideak, administrazio-langileak eta batzordeetako kideak.
Gobernu batzordeko kideak eta komisio ezberdinetako kideak Elkargoan lan egiten dute inongo diru ordaina jaso gabe horren truke. Hau da, boluntario gisa daude.
Gobernu batzordekoak gutxienez hilean behin elkartu behar dira, baina behar adina bilerak egiten dira Elkargoaren funtzionamendua bermatzeko.
(Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialeko estatutuak)
Gobernu Batzordea
LEHENDAKARIA
Gema Escalada San Adrián
LEHENDAKARIORDEA
Cristina Chasco Chasco
KUDEATZAILEA
Idoia Ortabe Orta
BATZORDEKIDEA
Carlos Bascones Ursua
BATZORDEKIDEA
Isabel Zabaleta Garnica
BATZORDEKIDEA
Mª Del Mar Llorente Jiménez
BATZORDEKIDEA
Natalia García Moneo
ADMINISTRARIA
Presidencia: Gema Escalada San Adrián
Zorionekoa sentitzen naiz gure lanbidea ordezkatzeko eta gure interesak zaintzeko aukera dudalako. Gizarte-lanaren estandar etikoak eta profesionalak sustatzen lagundu ahal izatea, bai eta gure lanbideak eta gizartean duen zeregina sustatzen ere.
Gizarte Langintzaren Elkargoko batzordean parte hartzea komunitatearen ongizateari laguntzeko modu bikaina izan daiteke. Erabakiak hartzen eta gure egitura aldatzen parte hartu ahal izatea. Gure erkidegoan eta/edo maila zabalagoan justizia soziala sustatzeko modu eraginkorra.
Vice-presidencia: Cristina Chasco Chasco
Gipuzkoarra jaiotez, Lizarran bizi naiz azkeneko 14 urtetan . Hemen baino lehenago Ingalaterra, Irlandan eta Zambian bizi izan naiz proiektu ezberdinak aurrera eramanez.
Gizarte Langintzan formakuntza dut eta gizarte ekintza ezberdinetan lan egin dut.
Gizarte Langintzak duen indar eraldatzailearengan sinisten dut, bai pertsonen eta kontextu ezberdinetan duen eragina, gizarte honetan bizi garen guztiok sar gaitezen.
Begirada honekin gustuko dut lan egitea eta eraikitzea parte hartzen dudan proiektu berri honetan, hau da, Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialean.
Ibilbide horretan, beti ikusi dut garrantzitsua etengabeko prestakuntza mantentzea, nire lanbidea hobetzeko eta arduraz garatzeko. Horregatik, psikoterapeuta gisa prestatu nintzen, eta unibertsitateko graduondokoak egin ditut: harrera, hipnosi klinikoa, sexu-hezkuntza eta suizidiologia. Gizarte-lan klinikoko ibilbide bat egin dut, eta uste dut oso lagungarria izan zaidala nire lanbidean, eta, horren ondorioz, kontuan hartu dut garrantzitsua dela nire oinarrizko gizarte-laneko prestakuntza aitortzea laguntza-harremanaren zutabe gisa.
Horregatik, NGLEOko Batzordean parte hartzeko eskaintza egin nion neure buruari, lanbideari eta lanbidearen garapenari balioa ematen laguntzeko, indarrak eta berezitasunak batuz eta lanbidearen potentziala aztertuz.
Batzordean lan egiten dudan bitartean, Elkargoko kideen ordezkari egokia izateko lan egin nahi nuke, Gizarte Lanaren funtsezko ekarpenaz sentsibilizatzen lagunduz, gizarte lana anitza, hurbila eta atsegina eraikitzen jarraitzeko, gure giza prozesuetan berezkoak ditugun bizitzako aurre egite zailetan lerro horizontal ulergarri eta laguntzaileen aldeko hierarkiak murriztuz, garapen pertsonala eta justizia soziala lagunduz eta gure ustez, gure funtsa den honen balorazio sozialaren lorpena sustatuz.
Tesorería: Mª Teresa Migueliz Loperena
Maite Migueliz naiz, gizarte-langilea, gaur egun erretiratua. Nire lan-esperientzia gizarte-zerbitzuetan, pribatuetan eta publikoetan garatu da, lehen mailako arretan. Erretiroa hartu arteko azken urteak Caritasen, oinezkoen aterpetxean eta harrera-zerbitzuan izan ziren.
Elkargoko batzarrean parte hartzearen arrazoiak dira denbora dudala eta ahal den gauzatan lagundu nahi dudala.
Gizarte Lanean diplomatua naiz (NUP), 16 urteko esperientzia dut garapenerako lankidetzaren arloko proiektuen kudeaketan. Nire gain hartzen dut Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialaren gerentzia, gogo handiz eta helburu hauekin: elkargoaren funtzionamendu eraginkorra bermatzea, elkargokideen garapen profesionala sustatzea eta gure lanbideak gizarte-arloan duen ordezkaritza indartzea.
Vocal: Carlos Bascones Ursua
Ingurumena eta gizarte arloaren inguruan ekintza ezberdinak eta boluntarioak aspalditik egiten aritu naiz. Gizarte Langintzaren Elkargoko Batzordean parte hartzera bultzatu nauten elementuak pertsonak, laguntza-harremana eta gizarte bidezkoago bateranzko gizarte-aldaketa dira, lanbidearen ingurunean eta garapenean zeregin aktiboagoa izan dezan laguntzeko.
Isabel naiz. Kontatu nahi dizuet denbora gutxi daramadala gizarte-langile bezala lanean, SNS-OSANSUBIDEAN. Nire ustez oso garrantzitsua da sinisten dituzun proiektuetan parte hartzea.
Nire harri-koskorra eman nahi dut gizarte-lanaren alde lan egiteko.
Vocal: Mª Del Mar Llorente Jiménez
Vocal: Natalia García Moneo
Gizarte Eskubideen Saileko gizarte-langilea. Elkargoko Batzordean parte hartzera animatu naiz, elkargokideoi dagokigun erantzukizunagatik, ordezkaritza-organo hau aktibo eta erabilgarri mantendu ahal izateko. Gizarte-lana lanbide ezezaguna da oraindik, eta etengabe aldarrikatzen da bere esparru profesionalari eusteko.
“Cuatrovientos” izeneko institutoan bukatu nituen ikasketak eta erakunde ezberdinetan lan egin ondoren, Elkargoan hasi nintzen lanean 2004 urtean.
Hemen lan egiteak Gizarte Langintzaren mundua gertutik ezagutzeko aukera eman dit eta horrekin batera Elkargoko eta batzarreko kide asko ezagutzeko aukera izan dut.
Administrazio arloan behar duzuen edozer gauzetarako hemen nauzue laguntzeko prest!!!!!
Batzordeak eta Lantaldeak
Bitartekaritza
Lantalde honek sustatu eta bultzatu du Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialean dagoen Bitartekaritza Zerbitzua. Zerbitzu hori hazteko eta hobetzeko lanean jarraitzen dugu.
Gizarte Zerbitzuak
Batzorde honek modu aktiboan lan egin du Lehen Arretako Zerbitzu Sozial Publikoak berrikusten eta tokiko mapa berrirako ekarpenak egiten.
Komunikazioa
Batzorde honek Elkargoaren ikusgarritasuna hobetu nahi du erreminta ezberdinen (buletina, web gunea, Facebook, e.a.) bitartez, Gizarte Langintzaren inguruko albiste erreferenteak sortuaz.
Osasun-arloko Gizarte Langintza
Taldea 2014ko martxoan sortu zen Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren aurrean alegazioak egiteko. Lanerako egitura honen xedea da Osasun-arloko Gizarte Langintza sozialki zabaltzea. Besteak beste, Elkargoari Osasun-arloko Gizarte Langintzaren inguruko aholkularitza eta lankidetza eskaintzen dio.
Garapen komunitarioa
Lantalde honen xedea da Elkargo Profesionalaren eta Unibertsitatearen nahiz Administrazioaren jomuga Garapen Komunitarioa izatea.
Gerontologia arloko Gizarte Langintzaren Lan Taldea
Lan talde honen bitartez zahartzaroari buruzko gogoetak partekatzeko eta ikerketa bultzateko foroari forma eman nahi diogu. Foro honen bitartez pertsona nagusien autonomia pertsonala eta beraien eskubideei buruzko elkarren arteko hartu-emana eta eztabaida bultzatu nahi da.
Gizarte Langintza Hezitzailea
Eskola-inguruan gizarte-langileen irudia ezagutarazteko lan egitea da lan talde honen helburua.
Etxebizitza Lan Taldea
Etxebizitza politiketan eragitea du helburu, etxebizitza oinarrizko eskubide gisa defendatzeko eta ez kontsumo / merkatu ondasun gisa.
Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargoaren estrategiak
Elkargoaren estrategia
– Gizarte Langintzaren Elkargoaren hausnarketa, eztabaida eta parte-hartzea sustatzea lanbidean zuzenean edo zeharka eragina duten interes sozialeko gaietan.
– Gizarte Langintzako lanbidea ezagutzera ematea, eskubide sozialak lortzeko duen eginkizuna, babesteko sistema publikoek eskaintzen duten arreta sozialean egiten duen ekarpena eta izaera sozialeko erakunde pribatuetan duen presentzia nabarmenduaz.
– Elkargo Profesionalaren barne-kudeaketa eta eskaintzen dituen zerbitzuak hobetzea, elkargoko kide egitea bultzatuaz.
– Gizarte Laneko profesionalen etengabeko prestakuntza bultzatzea.
– Espazio profesionalen aniztasuna defendatzea, lehendik daudenak sendotuaz eta gizarte-langileentzat ekintza sozial profesionalaren eremuak zabalduaz.
– Gizarte-laneko lanbidea sustatzea gaitasun profesionaletik, esku-hartze soziala garatzeko eta justizia soziala eta kode deontologikoko balio etikoak defendatzeko.