Laister hasiko da “Esku-hartze soziala generoaren ikuspegitik” kurtsoa NGLEOan.

Ots 7, 2021

Laister hasiko da “Esku-hartze soziala generoaren ikuspegitik” kurtsoa NGLEOan.

Genero-ikuspegia kontuan hartuta jardutea hizkuntza inklusiboa erabiltzetik haratago doa. Ikastaro honen bitartez, gure
jarduera profesionalak berrikusteko aukera eskaintzen ahaleginduko gara, betiere ikuspegi hori kontuan hartuta.
Prestakuntza honen helburu orokorra da generoteoriari buruzko oinarrizko kontzeptuak geureganatzea, pertsonei bizitzako hainbat esparrutan (soziala, osasun-arlokoa, juridikoa, administratiboa, e.a.) laguntzeko egiten den eskuhartze profesionalean modu praktikoan aplikatzearren.

12 ORDU Teoriko-praktikoak.
DATAK: 2021eko MARTXOA (2, 9, 23, 30, astearteak)
ORDUTEGIA: 16:30etik 19:30era
PREZIOA: 60 € elkargokideentzat eta Gizarte Laneko ikasleentzat 90 € gainerako pertsonentzat.

Informazio gehiago

Izen ematea