Jarduera Gizarte Langintzako profesionalentzat da, eta diagnostikoan oinarritzen da, gizarte-lanetik esku hartzeko prozesurako elementu nagusi gisa ulertuta. Funtzioen artean, orientazioa, aholkularitza, akonpainamendua edo arreta aurkitzen dira, pertsona batek edo pertsona-multzo batek duen egonezin sozialaren eta/edo beharraren egoera jorratzeko oinarriak ezartzen diren neurrian.
Jardueraren bidez, diagnostikoaren prozesua sakondu nahi da, horren barruko alderdi guztiei erreparatuta: errealitatea aztertzen uzten diguten erreferentziazko eredu teorikoak, diagnostiko bat lortzeko prozesu metodologikoa eta lortu nahi den helburuaren arabera erabil daitezkeen erremintak eta tresnak.
Izena emateko epea- apirilak 10 IZEN-EMATEA