Lidergo transformazionaleko eta taldeak garatzeko programaren prestakuntzaren helburua da “klik” egitea erakundeetako erdiko agintarien eta erantzukizuna duten pertsonen artean.
Horretarako, prestakuntza praktiko eta bizipenezko hau eskaintzen da, kontzientzia eta erantzukizun handiagoa hartuta, beren baliabideiturriarekin konektatu eta benetako eraldaketa egin ahal izateko, egungo egoeratik nahi den egoerara bitarteko bidea burutze aldera. Ikuspegia partekatzen duten liderrak, inspiratzen dutenak, taldea motibatzen dutenak eta batez ere beren segurtasun-eremutik irteteko prest daudenak. Liderren konpromisoa bilatzen dugu, elkarrizketa zailari heltzeko; izan ere, elkarrizketa horrek erakundearen kulturan ezkutatuta dagoen guztia azaleratu egiten du, eraldaketa pertsonala aldaketa kultural eta sistemiko bihurtzeko aukera ematearekin batera.
Prestakuntza honen bitartez,zaintzaren bidez lider izateko estiloak, tresnak eta baliabideak jorratu eta sakondu nahi dira.
150 € Lanik gabeko Nafarroako elkagoko kideak, aurrez egindako kideak eta gizarte laneko ikasleak
175 € Nafarroako elkargokideak.
225 € Gainontzekoak