“Taldeekin modu presentzialean eta online lan egiteko teknikak, dinamikak eta erremintak” kurtsoa hasi da NGLEOan

Aza 3, 2021

“Taldeekin modu presentzialean eta online lan egiteko teknikak, dinamikak eta erremintak” kurtsoa hasi da NGLEOan

Taldeekin lan egiteko saioak bideratzeko eta diseinatzeko ezagutzak eta gaitasunak behar dira. Era berean, beste ezagutza espezifiko batzuk ere behar dira, banakoekin esku hartzerakoan erabiltzen ez direnak.

Era askotako saioetarako dinamikak, erremintak eta metodologiak ikasi nahi dituzu; hau da, brainstorming, lankidetzalana, entzute aktiboa, komunitatea sortzea, talde identitatea eratzea, talde kohesioa, parte-hartzea sustatzea, motibatzea, e.a.