Estatutuak eta Kode Deontologikoa
Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofiziala
Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialaren estatutuak eta kode deontologikoa irakur itzazu.
ESTATUTUAK
Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialak Estatutuak Elkargo Profesionalen Legean eskatzen denera egokitzeko prozesua abian jarri du. Elkargoaren Estatutuak aldatu nahi dira, beraz, indarrean den legedira egokitzeko helburuarekin; hots, zehazki, Europako Zuzentarau batera.
Modu horretan, izena aldatu da. Orain, gure izena hau da: Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofiziala. Horrela, izendapen akademikoaren (graduatuak eta masterra) aldaketetara moldatu da.
Erabiltzaile, leihatila bakar eta herritarren arretaren gardentasunarekiko konpromisoa nabarmen onartzen da, sekretu profesionalaren gaineko exijentzia handiagoaren antzera.
Estatutuen berritze-lana aprobetxatuaz, aurrekoak indarrean ziren bitartean erregulatu beharreko alderditzat jotakoak zuzentzeko beste zati batzuk ere sartu dira.
Adibidez,
- Bateraezintasuna sartu dugu kargu publikoarekin.
- Batzordekideen kopurua.
- Hizkuntza zuzendu dugu (ez sexista).
- Erretiratutako pertsonen kuoten salbuespena.
Estatutuak Batzar Orokorrean onartu dira 2016ko abenduaren 13an, eta indarrean sartu dira NAOn argitaratu eta hurrengo egunean; hots, 2017ko otsailaren 6an.
Kode Deontologikoa
Deontologia erakunde profesionalak izateko oinarrietako bat da, bikaintasun profesionala izateko eta praxi okerra saihesteko gida moduan balio baitu
Gizarte Langintzako Kontseilu Nagusiak, Autonomia Erkidegoko bakoitzeko elkargo profesionalek garatu izan dituzten kode deontologiko ezberdinak alde batera utzi gabe, Elkargo Ofizialek 1999ko maiatzean egindako Batzar Nagusian onartutako kode deontologikoa erabili du, jarduera profesionala garatzerakoan arazo etikoak eta deontologikoak konpontzeko gida gisa.
Auzitegi gorenak onartu duen moduan, elkargo edo kontseilu profesionalen arau deontologikoetan elkargokideek nahitaez bete beharreko betebeharrak zehazten dira, eta jarduera profesionala ordenatzeko Legeak erakunde horien alde sortutako ahal publikoari erantzuten die, etika eta duintasun profesionala nahiz herritarren eskubideekiko errespetua zainduaz. Hori dela-eta, diziplinazko ahalmena gauzatu behar da maila profesionalean, bikaintasun profesionalaren aurkako portaerak saihestuta. Horra hor dituen prebentzio-funtzioa eta funtzio didaktikoa.
Urte hauetan guztietan garatutako gure lanbideak agerian utzi zuen kode deontologikoa errealitate sozial berrietara, informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera berritara eta XXI. mendeko lege-egoera berrietara egokitu beharra zegoela. Ondorioz, Gizarte Langintzako Kontseilu Nagusiak Batzorde Deontologikoa sortu zuen 2010eko maiatzean, arau deontologikoak eguneratzen hasteko helburuarekin, praktika profesionalaren errealitatera egokituaz.
Hurrengo urteko azaroan, Kode Deontologiko berriaren zirriborroa aurkeztu zuten Gizarte Langintzako Elkargo Ofizialen Batzarrean, talde profesionalen iritzi orokorra ezagutzeko asmoarekin, dokumentuak ahalik eta irismen handiena izatea ziurtatzearren.
Elkargo profesionalek prozesu honetan izan duten parte-hartzea eredugarria izan da, bai parte-hartze handiarengatik (Batzordean hirurehun ekarpen baino gehiago egin ziren), bai barruko analisiaren kalitatearengatik; analisi hori etikako edo haiek hautatutako ordezkariekin osatutako lantaldeen bitartez egin da.
Behin prozesua amaituta, gure eskerrak jasotako ekarpen baliotsuengatik; horietako asko dokumentu honetan islatzen dira, adostasun handienarekin erabakita, gure erakundearen eta ingurunearen errealitatea sakon aztertu eta gero. Ezin zuen beste modu batera izan; izan ere, bertan jasotzen dira gizarte-langintzako profesional guztien jarduera profesionala gidatu behar duten balioak, printzipioak eta arauak.