COVID-19 birusari buruzko araudia
COVID-19 birusari buruzko araudia
(nafarroa)
(informazio gehiago edukitzeko klikatu lerro bakoitza)
– 10/2020 FORU LEGEA, apirilaren 8koa, 2020rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko martxoaren 4ko 5/2020 Foru Legea aldatzen duena.
– 9/2020 FORU LEGEA, apirilaren 8koa, zeinaren bidez kreditu berezi bat ematen baita Covid-19ak eragindako osasun publikoko arrazoiak direla-eta hartutako neurri berezi eta urgenteek ekarritako behar bereziei erantzuteko
– 8/2020 FORU LEGEA, apirilaren 8koa, zeinaren bidez kreditu-gehigarri bat ematen baita, COVID-19ak eragindako osasun publikoko arrazoiak direla-eta hartutako neurri berezi eta urgenteek ekarritako beharrei erantzuteko.
– 7/2020 FORU LEGEA, apirilaren 6koa, premiazko neurriak onesten dituena koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko.
– 6/2020 FORU LEGEA, apirilaren 6koa, premiazko neurriak onesten dituena koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko.
– Alkateari eta zinegotzi ordezkariei kontratazio-gaietan eskuordetzan esleitutako eskumenak, COVID-19aren karira.
– Alkateak zinegotzi ordezkariei eskuordetzan esleitutako eskumenak, COVID-19aren karira
– 54/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 30ekoa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez bertan behera uzten baita lantokietako jarduera presentziala Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzat, funtsezko zerbitzu publikoentzat izan ezik, koronabirusaren (COVID-19) bilakaera epidemiologikoaren ondorioz.
– 141/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 30ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, aurreikusten duena neurri batzuk ezartzea COVID-19ak ukitutako zentro sozio-sanitarioetan, martxoaren 23ko SND/275/2020 Agindua aplikatuz, Zangozako eta Miranda Argako zahar-etxeetako antolaketa aldatzen duena eta behin-behineko zentroko zuzendari bat izendatzen duena zahar-etxe horien jarduera asistentziala zuzendu eta koordinatzeko, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren menpe.
– 7/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 26koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuaren eskura jartzea laneko istripuen mutualitateetako langileak, COVID-19ak eragindako osasun krisiak irauten duen bitartean.
– 8/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 27koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez baimentzen baita osasungintzarako gaitzea Iruñeko “NH Pamplona Iruña Park” eta “El Toro” hotelak eta “Esclavas de Cristo Rey” egoitza.
– 10/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 29koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez baimentzen baita osasungintzarako gaitzea Iruñeko “Bed4you” eta “Maisonnave” hotelak.
– 11/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 29koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez baimentzen baita Iruñeko “Tres Reyes”, “Albret”, “Blanca de Navarra” eta “Sancho Ramírez” hotelak gaitzea osasun sistemako langileei ostatu emateko.
– 12/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 31koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez baimentzen baita osasungintzarako gaitzea Tuterako “BED4U” hotela.
– 2/2020 FORU LEGE-DEKRETUA, martxoaren 25ekoa, premiazko neurriak onesten dituena koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko.
– 130/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 17koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, neurri prebentiboak eta gomendioak hartzen dituena oinarrizko gizarte zerbitzuetan (OGZ), gizarte zerbitzuen zentroetan (GZZ), gizarteratze eta laneratze taldeetan (GLT), haurrei eta nerabeei laguntzeko taldeetan (HNLT), genero indarkeriaren biktimei osoko arreta emateko taldeetan (GIBOAT), etxebizitzaren esparruko gizarteratze taldeetan (EGT) eta etxegabeendako harrera zerbitzuetan, koronabirusaren (COVID-19) eboluzio epidemiologikoak eragin duen alarma egoerak dirauen bitartean aplika daitezen.
– 132/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 17koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, prebentzio neurriak eta gomendioak ezartzen dituena adinekoen, desgaitasuna dutenen eta adingabeen esparruan, koronabirusaren (COVID-19) eboluzio epidemiologikoak eragin duen alarma egoerak irauten duen bitartean.
– 48/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 15ekoa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, prebentzio neurriak hartzen dituena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko lantokietan eta haren erakunde autonomoetakoetan, koronabirusaren (COVID-19) eboluzio epidemiologikoa dela-eta.
– 2/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 11koa, Osasuneko kontseilariak emana, koronabirusak (COVID-19) eragindako egoeraren eta bilakaeraren ondorioz zenbait irizpide eta jarraibide ezartzen dituena, Nafarroako Foru Komunitatean egitekoak diren kirol, gizarte, kultura, aisialdi ekitaldietarako eta zezen-ikuskizunetarako.
– 47/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 12koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita COVID-19 dela-eta neurri batzuk hartzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen menpeko lantokietan