Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofiziala
Elkargoko kide egiteak elkarrekin konektatzeko, elkarren laguntza handiagoarekin lan egiteko eta
batzen gaituen lanbideari geure ekarpena egiteko aukera ematen digu.
Azken Albisteak
Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialeko ohiko batzar nagusia ospatzeko deialdia.
Gogoratu nahi dizuegu 2021eko urtarrilaren 21ean (osteguna) Nafarroako Gizarte Laneko Elkargoan ohiko batzar Nagusia izangu dugula....
Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargoak eguberriak zoriondu nahi dizkizue!
Merezitako egun lasaiak opa dizkizuegu eta datorren urtean (2021) pertsonen eta planetaren zaintza gure ekintzen ardatza izan dadila opa dizuegu....
Nafarroako Gizarte Langintzaren 2020ko abenduko aldizkariaren ale berri bat argitaratu dugu. Ez galdu!!
Ohi dugun bezala, hona hemen abenduko sehileko aldizkari berria. Mimo eta ilusio handiz prestatu dugun aldizkaria dugu hau. Aldizkari honen...
Nafarroako GLEOak, bere IV. webinarra izango du azaroak 26an. Oraingo honetan, Elkargoko “Gizarte Zerbitzuetako” lan taldeak antolatuta izango da.
Datorren astean, azaroak 26an, osteguna, (17.30tan) hilabete honetan izan ditugun webinarren arteko azkeneko saioa izango dugu. Oraingo honetan...
Prestakuntza pilula berria Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargoan: “Esku-hartze sozialean genero-indarkeriak detektatzeko gakoak” .
Azaroaren 25a Emakumearen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna denez, Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialak gai hori...
Ongietorria
Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargoko Gobernu Batzordetik ongi etorria eman nahi dizuegu.
Elkargokide gisa, zuek zarete zatirik garrantzitsuena horrek aurrera egiteko balio dezan, eta gustatuko litzaiguke gure webgunea informazio, baliabide eta tresna gune bat izatea gure praktika profesionala indartzeko eta eguneratuta edukitzea gizarte-lanaren arloko azken berrikuntzei buruz.
Webgunea pertsona guztientzako esparru erabilgarria izan dadin saiatuko gara. Edukia eta funtzionaltasunak etengabe hobetzeko lan egingo dugu, zuen ekarpenak pozik jasko ditugu plataforma hau pertsona guztientzat tresna eraginkorra izan dadin.
Web orria ezagutzera, dauden baliabideak aprobetxatzera eta Gizarte Langintzaren Elkargoarekin konektatuta egotera gonbidatzen zaituztegu. Elkarrekin, elkargokide konprometitu gisa, Gizarte Lanaren sustapenean eta gure lanbidearen eskubide eta interesen defentsan aurrera egiten jarrai dezakegu.
Ongi etorri Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargoaren webgunera!
Adeitasunez,
Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargoko Gobernu Batzordea.
Elkargoa
Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofiziala Zuzenbide Publikoko Korporazioa da, lanbidea ordezkatzen duena eta nortasun juridiko propioa eta helburuak betetzeko gaitasun osoa dituena. Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-eremuan kokatzen da.
Gune honen helburua da komunikazioa eta informazioaren eta ezagutzaren transmisioa hobetzea eta arintzea Elkargoaren eta bertakoak garen profesionalen artean.
Hain zuzen ere, Elkargoaren bizimoduan parte hartzeko, gure eginkizuna zabaltzeko eta elkargokideen eta ordezkatzen dituen erakundearen artean harreman estuagoa izateko beste modu bat da.
Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialaren egitekoa da tresna hau zuen eskura jartzea, lanbide-trukea (iritziak, ikuspegiak, eztabaidak, esperientziak, kezkak, e.a.) errazte aldera. Modu horretan, foroa eta ikastaro, mintegi, biltzar eta abarrei buruzko informazioa, buletina, gure arlo profesionalaren inguruko legeria, enplegu-poltsa nahiz eskatu ahala eta gure aukeren arabera gehitzen joango garen bestelako zerbitzuak agertuko dira bertan.
Soilik gogoratu nahi genuke Elkargoa elkargokide guztiok osatzen dugula eta web gunea baliagarria izango dela zuen erabileraren eta feedback-aren arabera. Beraz, zuen itxaropenak betetzen joatea espero dugu.
Xedea
Ikuspegia
Balioak
Elkargoko kideen eskubide eta interes profesionalak defendatzea.
Sektore publiko eta pribatuekiko lankidetza, gizarte eremua babestu eta sustatzeko.
- Gizarte-eskubideekiko konpromisoa.
- Sektore profesionalak sustatzea.
- Zainketa.
- Profesionalizazioa eta lanbide-nortasuna.
- Erantzukizuna.
- Parte-hartze soziala sustatzea.
- Sareko eta taldeko lana.
- Gardentasuna.
- Berdintasuna.
Gizarte Langilearen lanbidearen Kode Deontologikoa gure jardunaren erreferentea da, eta gizarte-langileen eta elkargoaren konpromiso etikoa definitzen du.
Nor gara
Elkargoa honako hauek osatzen dute:
Batzordeko kideak, administrazio-langileak eta batzordeetako kideak.
Gobernu batzordeko kideak eta komisio ezberdinetako kideak Elkargoan lan egiten dute inongo diru ordaina jaso gabe horren truke. Hau da, boluntario gisa daude.
Gobernu batzordekoak gutxienez hilean behin elkartu behar dira, baina behar adina bilerak egiten dira Elkargoaren funtzionamendua bermatzeko.
(Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialeko estatutuak)
Gobernu Batzordea
LEHENDAKARIA
Gema Escalada San Adrián
LEHENDAKARIORDEA
Cristina Chasco Chasco
KUDEATZAILEA
Idoia Ortabe Orta
BATZORDEKIDEA
Carlos Bascones Ursua
BATZORDEKIDEA
Isabel Zabaleta Garnica
BATZORDEKIDEA
Mª Del Mar Llorente Jiménez
BATZORDEKIDEA
Natalia García Moneo
ADMINISTRARIA
Batzordeak eta Lantaldeak
Bitartekaritza
Lantalde honek sustatu eta bultzatu du Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialean dagoen Bitartekaritza Zerbitzua. Zerbitzu hori hazteko eta hobetzeko lanean jarraitzen dugu.
Gizarte Zerbitzuak
Batzorde honek modu aktiboan lan egin du Lehen Arretako Zerbitzu Sozial Publikoak berrikusten eta tokiko mapa berrirako ekarpenak egiten.
Komunikazioa
Batzorde honek Elkargoaren ikusgarritasuna hobetu nahi du erreminta ezberdinen (buletina, web gunea, Facebook, e.a.) bitartez, Gizarte Langintzaren inguruko albiste erreferenteak sortuaz.
Osasun-arloko Gizarte Langintza
Taldea 2014ko martxoan sortu zen Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren aurrean alegazioak egiteko. Lanerako egitura honen xedea da Osasun-arloko Gizarte Langintza sozialki zabaltzea. Besteak beste, Elkargoari Osasun-arloko Gizarte Langintzaren inguruko aholkularitza eta lankidetza eskaintzen dio.
Garapen komunitarioa
Lantalde honen xedea da Elkargo Profesionalaren eta Unibertsitatearen nahiz Administrazioaren jomuga Garapen Komunitarioa izatea.
Gerontologia arloko Gizarte Langintzaren Lan Taldea
Lan talde honen bitartez zahartzaroari buruzko gogoetak partekatzeko eta ikerketa bultzateko foroari forma eman nahi diogu. Foro honen bitartez pertsona nagusien autonomia pertsonala eta beraien eskubideei buruzko elkarren arteko hartu-emana eta eztabaida bultzatu nahi da.
Gizarte Langintza Hezitzailea
Eskola-inguruan gizarte-langileen irudia ezagutarazteko lan egitea da lan talde honen helburua.
Etxebizitza Lan Taldea
Etxebizitza politiketan eragitea du helburu, etxebizitza oinarrizko eskubide gisa defendatzeko eta ez kontsumo / merkatu ondasun gisa.
Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargoaren estrategiak
Elkargoaren estrategia
– Gizarte Langintzaren Elkargoaren hausnarketa, eztabaida eta parte-hartzea sustatzea lanbidean zuzenean edo zeharka eragina duten interes sozialeko gaietan.
– Gizarte Langintzako lanbidea ezagutzera ematea, eskubide sozialak lortzeko duen eginkizuna, babesteko sistema publikoek eskaintzen duten arreta sozialean egiten duen ekarpena eta izaera sozialeko erakunde pribatuetan duen presentzia nabarmenduaz.
– Elkargo Profesionalaren barne-kudeaketa eta eskaintzen dituen zerbitzuak hobetzea, elkargoko kide egitea bultzatuaz.
– Gizarte Laneko profesionalen etengabeko prestakuntza bultzatzea.
– Espazio profesionalen aniztasuna defendatzea, lehendik daudenak sendotuaz eta gizarte-langileentzat ekintza sozial profesionalaren eremuak zabalduaz.
– Gizarte-laneko lanbidea sustatzea gaitasun profesionaletik, esku-hartze soziala garatzeko eta justizia soziala eta kode deontologikoko balio etikoak defendatzeko.